XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARINAGA`TIK TXASIO`neko Anjelito eta Inmaculada euren umeagaz denboraldia eginda barriro Ameriketara joan dira.

Oria-txiko Juan, bere emaztegaz, etxian aste batzuk eginda eurekin umea ebela, joan da Ameriketara.

Eta bertako Fernando be egunokin joateko da.

Asalbe`ko Josefa eta bere aiztea, Martina Aulestiko, Erriojan denboraldia eginda, laister etxeratzeko dira.

Urrondon etxea barristatzen diardue kanpotik.

Bilbo`ko Aste Nagusiko jaialdian, txinga eroaten lenengo Martzel Adorrixa izan zan.

Salgai egozan ETXEBARRI liburuak danak saldu dira.

LUR-PEKO BIDEA Oraiñ periodikoetan Eibartik Barinagara ipinten asi dira.

Luzeran kilometro ta erdi eskaxtxo joten deutsoe eta egitea 5.000 milloe kostauko litzakezela.

Bai egin ala ez egin, orain barik emendi iru bat urtera erabagiko ei da.

ILLEKO EURIA Guztira 60 litro. Igez, antzera: 65 litro. Baiña igez Garillan 167 litro.